Baudelaire gure artean

Iñaki Vázquez Larrea
Doctor en Antropología

Fecha de publicación: 04/12/21

Ernest Lluch K.E. Baudelaire gure artean ekimenaren bidez, poeta ospetsu honen 200. urteurrena abian jarri du. Maixa Zugastik (idazlea), Maite López Las Herasek (itzultzailea) eta Itxaro Bordak (idazlea) tartetxo bat eskaini diote TRÉPANOS aldizkariari, gure galderei erantzuteko:

Paul Verlanek poeta madarikatua zela adierazi zuen, Zergatik ote?

Maixa Zugasti (Idazlea):

Bere izaerarengatik kontraesan handiko gizona zen. Alegia, infernua eta zerua ezagutu zituen baino ezin izan zuen infernutik ihes egin.

Edgar Allan Poeren influentziaz:

Maite López Las Heras (Balea argitaletxea)

Kontuan hartu behar da aita hil zitzaiola eta bere herentzia xahutu zuela. Bere iluntasunean, Edgar Alan Poe ezagutu eta frantzesetik itzuli zuen. Hala ere, eragin handia izan du. Hemen bertan, Euskal Herrian, Jon Mirandek euskeratu zuen, eta Gabriel Arestiren poesiak Baudelaire eredu bezala hartu zuen.

Romantizismoari uko eta modernitatearen sortzaile? (Gaitzairen Loreak).

Itxaro Borda (Idazlea):

Ez dut uste, Baudelaireren irudikeria zeharo erromantikoa da. Gaitzaren Lorean zarata, edertasuna, eta zakartasuna dira nagusi. Hala ere, ez dago idealizaziorik. Horregatik, modernitatearen lehen aztarnak aurki daitezke.