Euskal literaturaren eskuliburuak

Iñaki Vázquez Larrea
Doctor en Antropología

Fecha de publicación: 23/09/21

XVI. menderarte ahozko eta tradiziozko literatura dugu nagusi Euskal Herrian. Heuren aztarnak Garibay, Isasti eta Zaldibia historiatazaileen lanetan soma daitezke. Dakigunez, Beotibarko kanta, europako beste ereduetatik gutxi aldendu den erromantze bakarra legoke euskeraz (Juaristi). Tradiziozko beste hainbeste genero, pastoralak edo bertsolaritza bezala, literatur herrikoaren barnean ulertu behar ditugularik.

Koldo Mitxelenaren arabera euskal literatura idatzia Trentoko Kontzilioa ekarri zuen Euskal Herrira. Gure Historia modernoko gertakaririk garrantzitsuena Axularren barrokismoa du eredu, bere lan bakarra Gero (1643) izanik.

XIX mendean berriz euskal literatura erromantizismoan murgilduta agertzen zaigu, Bilintx (1831-1876) “Euskal literaturako ahotsik benetan erromantikoena” dugularik (Koldo Mitxelena).

Orohar, XX. mendeko euskal literaturaren inguruan dagoen uztarduraz hitz egiterakoan bi baieztapen hartzen dira kontu. Alegia, Ibon Sarasolak Historia social de la Literatura vasca (1976), esandakoa. Abertzaletasunaren eragina itzela izan dela euskal literatura mendean zehar, eta Jon Juaristirena. Mende honetako ekoizpenaren definizioa euskararen eta modertasunaren arteko dibortzioa dela.

Jon kortazaren arabera, euskal literaturaren ikuspegititik ezin daiteke hitz egin interpretazio giltzarri bakar bati buruz . XX. mendean idatzitako euskal sorkuntza “literatura eraikitzeko ahaleginean” bait datza. Erromantizismo kontserbadoretik hasita, idealismo hausturarekin bukatuz.

Jon Kortazarrentzat, baiezta daiteke XX. mendeko euskal literaturaren zati handi bat mundu errealaren eta mundu idealaren arteko bikoiztasunaren artean dabilela: “Existitzen denaren eta desiratua denaren arteko tenka, existitzearen eta izatearen artekoa, era ezberdinetan bideratzen da literaturaren bitartez, eta bai eta politikaren bitartez ere”.

Oraindik, literaturaren autonomiaren eta konpromisodun arteko gatazka zikloki piztuko da, baina zorionez, euskal literaturak utzi dio zerbitzupeko metáfora izateari. Hauek dira Mikel Zarate eta Koldo Mitxelenari eskainitako lanaren helburuak eta asmoak.

BIBLIOGRAFIA:

KORTAZAR, J; Euskal literaturaren historia txikia, Erein, Donostia, 2000

MITXELENA, K; Historia de la literatura vasca, Erein, Donostia, 2001.

KORTAZAR, J; Euskal Literatura XX. Mendean, Prames, Zaragoza, 2000.

SARASOLA, I, Historia Social de la Literatura vasca, Akal, Madrid, 1987.

JUARISTI, J; Literatura vasca, Taurus, Madrid, 1987.