Iñaki Vázquez Larrea
Doctor en Antropología
Fecha de publicación: 18/05/23
1976 ean Oilarraren promesa kaleratu zuenetik, obra oparoa landu zuen Irigoenek. Lehen eleberri horrek, gainera, Espainiako kritikaren saria jaso zuen. Berrogei urtetik gora eman ditu idazten, eta, bereziki, nobelagile gisa egin da ezagun.
1980an Azkue saria irabazi zuen, eta, hari esker, Poliedroren hostoak, kaleratu zuen 1983an. Bost belaunaldiz elkarren aurka indarkeriza lehiatzen diren bi leinuren patua kontatzen du eleberri segida horrek. Alabaina, bereziki, Babilonia, lanarekin jo zuen gola, 1989an. Narrazio horren bidez, Espainiako kritika saria eta Euskadi saria jaso zituen. Mendebaldeko eta Ekialdeko tradizio literarioak jasotzen ditu liburuak, eta garaialdetarren istorioa kontazen du.
1996.urtean umorezko eleberrigintza landu zuen kalamidadeen liburuan. Eta Lur bat haratago liburuak ere eman zuen zeresana (2000). Euskaraz idatzitako fikziozko lanik luzeena da. XVII. Mendeko Nafarroan dago girotuta, eta Axularren prosaren antzekoa darabil egileak.
Haren ondotik, trilogia bat idatzi zuen: Orbetarrak . Bestea da mundua (2008), Haragiaren gauak eta egunak (2009) eta Nor bere bidean (2009). Trilogia atera berritan publikatu zuen Ur arreak, ur garbiak, 2011. Urtegi baten azpian herri bateko bizilagunen oroitzapenak ditu ardatz, 1936 gerrakoak bereziki.
2013 eleberririk publikatu egon eta gero, Derbia izan zen kaleratu zuen azken nobela, 2019an. Izenburuak aurreratzen duen bezala, futbolaren munduan dago girotuta. Umoretik jo zuen idazleak liburua idaztean eta bikote realzale eta athletizale bat dira protagonistak.