Carmen Castilloren gogoetak

Iñaki Vázquez Larrea
Doctor en Antropología

Fecha de publicación: 21/05/23

Agortu da dagoeneko Okendo Kulturetxeko erakusketa, “Carmen Castillo, Txileko erbesteratu bat” baino nire ahizpa Esther eta biok, bere gogoetetan murgildu gara  Carmeneri omenalditxo bat eskaini nahiean:

“Gure etxea galdu genuen, hau da, gure eguneroko bizitzaren gertutasuna. Gure lanbidea galdu genuen, hau da, mundo honetan nolabait baliagarri izatearen ziurtasuna. Gure ama-hizkuntza galdu genuen, hau da, gure erreakzio naturalak, gure keinuen sinpletasuna eta gure sentimenduen berezko adierazpena”

Hannah Arendt

Ez gara konturatzen, ez dugu aintzat hartzen, behin erbesteratua, betiko garela erbesteratu

Rithy Panh

Erbestea deskribatzeko ezin da bat hartu; erbesteratuak adina erbeste daude, eta bakoitzaren erbestean ere bat baino gehiago dira erbesteratuak.

Carmen Castillo.

Carmen Castillo Echeverría (Santiago Txile, 1945) 1974ko urriaren 26 an kanporatu zuen bere herrialdetik Pinochet generalaren erregimenak, 1973ko irailaren 11an estatu kolpearen ondoren ezarriak. Estatu- kolpeak Unidad Popularren gobernu legitimoa kendu zuen, Salvador Allende presidente zuena. Hiru aste lehenago, urriaren 5en, DINAK (polizi sekretu beldurgarriak) Santa fe kaleko etxea eraso zuen; Santiagoko hegoaldeako komuna batean zegoen kokatua, eta bertan bizi zen Castillo klandestinitatean, bere lagun eta garai hartan MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionario) buruzagi goren Miguel Enríquezekin. Biak ziren diktaduraren aurkako Erresistentziako kide. Enríquez bere bizitza eta bere lagun Carmenenena defendatzen hil zen; Carmen larriki zauritu zuten haurdun zegoela. Bizilagun batek, Manuel Díazek, anbulantzia bati eta ospitale batera eraman zuten. Atxilotuta, bizirik irten zela jakitean, elkartasun- mugimendu nazional eta nazioartekoa sortu zen, eta horri esker eragotzi ahal izan zen eta torturatu eta hiltzeko makina batek haren bizitzaren akabatzea:

Carmen Castillok dioen bezala: “ Dinaren komando batek, Gestapo txiletarrak, Krasnoff Martchenko ofizialak zuzenduak, Santa Feko etxea eraso zuen. Militar ugarien aurrean, Miguel Enriquezek, Errresistentziako eta MIReko buruak, bi ordu baino gehiago jardun zuen berak bakarrik borrokan, metrailadora bolada batek eraitsi zuen arte. Ni han nengoan, haren ondoan, zauritua.. Atxilotu egin ninduten, gero herrialdetik bota ninduten, bizirik irtenda”.

Carmen Castillok Cambridgen hasi zuen bere erbestaldi luzea. Bertan, 1974ko abenduaren 29 an, bere seme Miguel Ángel jaio zen; handik egun batzuetara hil zen ordea. Txileko Erresistentziarako laguntza bila munduan zehar alderrai ibili ondoren, 1976aren amaieran Parisen ezarri zen, eta bertan jarraitzen du bizitzen, nahiz eta 1988an, demokrazia berrerartzean Pinochetek plebiszitua galdu zuenetik, gero eta egonaldi luzeagoak egin dituen Txilen. Dena den, ez da inoiz behin betiko bueltatu. Parisen ezarriak dituen loturek eragotzi dute halakorik egitea, baina baita erbesteratu bat izaten jarraitzeko halako sen batek, eta diktadura jaun eta jabe egindako herrialde batean bere burua ez errekonozitzeak ere. Izan ere, diktadura horrek suntsitu zituen Unidad Popularraren garaietako konkista sozialak eta politikoak. Hala ere, erbesteak aintzat hartzeko moduko esperientziak eman dizkio: hasteko, jende ugariren laguntza solidarioa, zeinen beti erakutsiko dien esker ona.

Ez da zehaztea lortu zenbat txiletar erbesteratu zien Pinocheten diktaduraren pean; 800.000 eta 1.000.000 pertsona arteakoa da kopurua. Haibat herrialdetan bilatu zuten haiek babesa, batez ere Amerikan eta Europan. Carmen Castilloren Kasua bat da hainbaten artean. Berak dioen bezala: “ Erbesteratuak adina erbeste daude, eta bakoitzaren erbestean bat baino gehiago dira erbesteratuak”.

 Carmen Castillok nolabaiteko egonkortasuna lortu zuen Parisen (Pierre Devert ekoizlearekin eta bien aurreneko seme Diegorekin bizi zen) 1987 ko ekaineko gau batean amaren dei bat jaso zuenean, hamabost egunez Txilera itzul zitekeela esanez: aitak, larri gaixorik, lortu zuen baimena. Hamairu urte zeramatzan bere herria zapaldu gabe, eta beldurra ematen zion itzultzeak. Itzuli zen hala ere, eta izugarri handia izan zen han senideekin elkartzeak eragin zion zirrara, torturatazileak eta traidore zigorgabeak bakarrik ikusten zituen herrialde bateko arroztasun- sentimendua bezaibestekoa, gaizkiaren haragitzea bezala.

 Urtebete geroago, Pinochetek plebiszitua galdu zuen eta militarren kontrolpean egon arren, demokrazia berrerazi eta erbesteratuak itzuli ahal izan ziren. Carmen Castillo (beste seme bat izan zuen, Tomas, Parisen) aldizka itzuli ohi zen, Txilera betiko itzultzeko nahi hori sentitu gabe ordea. Denborarekin, errepresioaren eta erresistentziaren memoria ekarri nahi zuen zinemagile dokumentalista bihurtua, bizitza salbatu zuen  Ongiaren katea aitortu zion, bizirik irtendako kideen maitasuna maitatu zuen, eta gogoz hartu zituen oraindik bizirik dirauen 2019 ko udazkeneko matxinada bultzatu zuten gazteak:

20019KO urriaren 18ª: Txile ernatu zen, eta Errebolta ez da itzaltzen, herri baten berpiztea, Berdintasun hitza suspertzen da, emakumeek poetika bat asmatzen dute, zeruertza argitzen da, eta borrokak jarraitu egiten du, jarraitu egingo du, “ Duintasuna ohitura bihurtu arte”..diote grafitiek. Santiagon nengoen, amaren oparia, sua, kantuak, besarkadak gogoratzea, zertzelada irmoen bizipenek lehenaldiko haiei egiten diete harrera, denbora linealaren etena, orduan entzuten dut Miguelen ahotsa, eta “El ángel de la barricada” marrazten digu hark. Une horretan bertan, lurralde horretan, egon nahi dut”.