Pío Barojaren Donostia

Iñaki Vázquez Larrea
Doctor en Antropología

Fecha de publicación: 24/01/21

Juventud eta Idolatrian (1917) azaldu zuen bezala Pío Barojak ez zuen gure Donostia gogoko. Donostia ez zait atsegina gertatzen, zioen, eta hori arrazoi askorengatik. Hona hemen bere gogoetak batzuk:

Aurren-aurrenik, herrria ez da polita, polita izan bazitekeen ere; kale zuzenak ditu, denak berdin-berdinak, eta bi edo hiru monumento, ikaragarri itsusiak… Hiriariaren espirirituari dagokionez berriz, penagarria da. Han ez da interesatzen ez zientzia, ez artea, ez literatura, ez politika, ez ezer.

Irakurri, Donostian ez du inork irakurtzen. Gizarteko berriak irakurri, eta hantxe uzten da egunkaria, garuna lehortuko ote den ikaraz.

Herri hau, beraren ustez mokofina, baina abiatzen ari den herri bat dena, ignaziotar aita batzuek mugiarazten dute, zeinak, gaurko Loiolako seme gehienak bezala, zakarrak, astakirtenak eta inolako talenturik gabeko pertsonak baitira.

Handinahikeria guztiagatik, girgileria guztiagatik, jesuitismo guztiagatik eta bere gustu txar guztiagatik ere, Donostia, hemendik urte batzuetara, herri garrantzitsu eta serioa izatera iritsiko da. Egun horretan han jaiotzen den idazleak ez du nahiago izango mendien artean galdutako herri batekoa izan, Gipuzkoako hiriburukoa izan baizik. Nik bai, nik nahiago dut. Nik ez dut hiririk. Gaur-gaurkoz, hiriz kanpokotzat jotzen dut neure burua”.